Hiztegi Feminista

- Letra A -

Abortu legala, seguru eta doakoa:

Legala, segurua eta doakoa den abortua, emakumeak euren gorputzen erabaki guztia izatea eta ernalketa egitea edo ez egitearen eskubidea izatea da, praktika hau legez kanpo eta segurtasun eza egitearekin dakarren arriskurik gabe, eta gure bizitza eta gorputzaren lege moralak inposatzen saiatzen diren ideologiak, erlijioa eta gobernuaren kontra, gure eskubideak, eta autonomia eta askatasunez hartzeko gaitasuna urratzen.

Mugimendu feministak lortu nahi duena da:

  • Abortua zigor kodearen kanpo egotea. Nahigabeko amatasuna izatera behartuta ez egotea, ezta abortatzeko erabakia oztopatzea edo zalantzan jartzea.
  • 16 eta 17 urte daukaten emakumeen autonomia errespetatzea, ama edo aitaren baimenaren beharrik gabe eta are gutxiago abortatzeko eskubideak baliatzen duten epaileen baimenaren beharrik gabe.
  • Genero-estereotipo eta edozein sexualitatearekiko eta nortasunarekiko bereizkeriarik gabeko hezkuntza afektibo-sexual integrala.
  • Abortua osasun sistema publikoan prestazio gisa ziurtatzea, modu eskuragarrian, dohakoa, segurtasun eta kalitate berme guztiekin, administrazio-egoera kontuan hartu gabe. Horretarako kontzientzia eragozpena erregulatu behar da, osasun publikoaren barnean dagoen borondatezko haurdunaldiaren etenketaren osasun prestazioa oztopo bat ez dela bermatzeko.
  • Gizon bat bikote bezala ez duten emakumeak eta emakume lesbianak edota bisexualak, osasun publikoaren lagundutako-ugalketa sisteman sartzeko eskubidea izatea, dohainik.

 

Abortu selektiboa:

Abortu selektiboa ohikoa izaten da India edo Txina bezalako herrialdeetan, beste askoren artean, batez ere Asian, non haurdunaldia eteten edo abortua egiten den sexua emakumezkoa dela identifikatzen bada. Sexuaren arabera modu selektiboan abortatzearen arrazoia mutil bat ondorengo bezala izatearen nahiarengatik da, sistema politiko eta sozialak kostu ekonomikoari karga bat ematen diote emakumea izatearengatik, ordea, gizonak gauza guztien oinordekoek eta onuradunak dira tradizionalki.

Adibidez, Indian alaba bat ezkontzeko prezio altua ordaindu behar zaio ezkonduko den gizonaren familiari, kasu gehienetan erosotasuna dakartzaten ezkontzaren hitzarmenen bitartez, horregatik, familiak ez dute nahi alabak izatea, semeak baizik, semeak onurak ekartzen dituztelako eta alabak galerak.

Txinan ere ohikoa izaten da abortu selektiboa; neska eta mutilen arteko eskala mundiala 105:100-koa bada, Txinan datuak ezegonkortu egiten dira 100 neska multzo bakoitzeko 120 mutilekin. Badaude egitura sozialak ere, zeinek emakumeak ez dituztela nahi, arazo bat suposatzen dutelako eta horregatik ez digute ezta jaiotzen uzten.

Sexuaren araberako abortu selektibo honi ere  “generozidioa” deitu zaio. Teknologia berriak aukera ematen dute gurasoei euren kumearen sexua zehaztu ahal izatea haurdunaldiaren hasieratik, alabak abortatzea ahalbidetzen.

Zoritxarrez, gero eta munduko toki gehiagotan gertatzen da, Anna Higgins aditua dioen bezala, “hay 160 millones de niñas menos a causa del aborto selectivo por sexo. Eso es algo que está afectando la sociedad humana en general”.

 

Affidamento:

Konfiantza, harrera, esleipena esan nahi duen Italiako terminoa da, eta anaitasuna emakumeen artean den sororitate terminoarekin zuzeneko erlazioa du.

Affidamentok, desberdintasuneko italiarrei deitzen zieten feministak, konfiantza-praktikara eta emakumeen arteko elkarrekiko ardurara. Bazioten, patriarkatuan, besteez mesfidatzea erakusten ziela emakumeei, beste emakume berdin bat gure etsairik txarrena zela, amagatik hasiz eta berezko alabatik amaituz.

Emakumeek zioten  ez zeukatela historia gure adskripzioa nagusi izan dadila aitarekin eta bere legearekin salatzen zuten pentsamendu-sistema modernoak, psikoanalisiak, antropologia estrukturalistak, semiotikak, etab., praktika hau justifikatu zutela behin eta berriro, aitaren legea argudiatuz. Lehen pausua edo sarrera amarekin banatzea, natura kontuan hartuta. Desberdintasuneko feministek jarrera hauek, bere eduki androzentriko eta misogino guztiko arduratzen, kritikatu dituzte. Erakutsi dute alabaren eta amaren haustura, kulturak bide emanda, aitaren nagusitasun fideltasunaren parte bat da, haien arteko komunitatearen ideia eraiki ahal izan gabe, emakumeak banandutak mantentzen dira. 

Horregatik affidamentoa eraikitzeko beharraz hitz egiten dute. Leialtasun-praktika, konpromisoa, konfiantza eta emakumeen arteko lehen mailako ardura.

Askatasun “femeninoa”, eraikitzea eskatzen dute aita-legearen aurreko oposizioan neurrian. Honekin ardura eta babes praktika eta emakumeen arteko desidentifikazioa nahi dute.

Zapalkuntzako beste berdinarekin aurkitzeko mugimendua, eta harekin solidaritate begiztak, maitasuna eta errespetua eraikitzeko mugimendua affidamento izango litzateke.

 

Aliatu feminista:

Zapalkuntza mota batekin amaitu nahi duen pertsona, baina jaiotzetik, talde zapaltzaileko kidea dena. Botere nagusia egiten duen taldekoa izateagatik, pribilegio sozialak eta politikoei uko egitea ekartzen du. Horretaz aparte, sistema barruan identitate eta genero rolak berriro eraikitzeko eta definitzeko prozesu batean sartzen dira. Ez da izango borrokaren liderra, borroka honek berea ez delako, mugimendu feministaren borrokan emakumeak protagonistak eta liderrak izan behar dira. Emakumeak kolektibo ikusezina eta erasotua garelako. Emakumeak ahalegin behar gara espazio guztiak gureak egiteko. Gizonak ez dakite zer da emakume baten azalean bizi, horregatik ezin dute ulertu gure bizipenak eta subjektibitatea.

“Los hombres que quieren ser feministas no necesitan que se les dé un espacio en el feminismo. Necesitan coger el espacio que tienen en la sociedad y hacerlo feminista”, Kelley Temple, ekintzaile feminista, Erresuma Batua.

 

Alienatua:

Barneratu duen eta bere zapaltzailearen ideia sistema partekatzen duen zapaldutako pertsona. Adibidez, emakume matxista bat esaten: “niri matxismotik gehiago gogaitzen nauena emakume matxistak dira”.

 

Androzentrismoa:

Gauza guztien neurria sortzen duen gizonen eta bere esperientzien perspektiba partziala. Benetan, gizonezkoen lehentasuna ezartzen duen genero sistemaren produktu bat da, osotasuna bezala jotzen duena, generala, giza izaeraren eta bere kondizioaren eredua dena, emakumeen gainetik, partikularra, osatu gabea, isiltasuna dakarrena, hutsegite eta ikusezintasuna daukatela kontsideratzen dena.

Hizkuntzaren Erreal Akademia Hiztegia androzentrismoaren definizio bezala dauka: “visión del mundo y de las relaciones sociales centrada en el punto de vista masculino”. Hala ere, definizio horrek ez du oso ondo hitzaren esparrua deskribatzen.  Androzentrismoa ez da soilik gizonezko ikuspuntuaren munduaren ikuspena; gizona gauza guztien erdigunean jartzen duen ikuspegia da eta hoberena, posible eta unibertsala bezala kontsideratzen dena. Androzentrismoa, gizonen ikuspena ausardia eta errekonozimendua dakarrenez, gizonentzako ona dena gizarterako ona dela dakar. Gauzak garrantzitsuak, onak edo txarrak izango dira gizonen ikuspegi partzialaren arabera.

Emakumeen kontrako diskriminazio sexistaren modu bat da. Gizonezko ikuspegitik ikusitako munduaren perspektiba emakumeak eta beren lorpenak ezkutatzen ditu, aldez aurretik baztertutako eremuei balio gehiago ematen dietelako baita bere papera baztertzen dutelako esparru pribatura, emakumeak egindako praktikak eta ekintzak gizarte balioa eman dioten lekuan. Androzentrismoa aldi berean gizonek emakumeen gaineko boterea sortzeko ondorioa eta desberdintasun horrengan elikatzen den neurrian, ere bere ondorioa da. Munduaren ikuspegi androzentrista, gizonek, botere eta prestigioa ematen zaion espazio publikoa eta ekonomikoa  justifikatzen du, aldi berean, espazio pribatua, tradizionalki emakumeez beteta, ez du aintzatespen horrek izan. Botere posizio honetatik desberdintasuna mantentzen duen mekanismoak ugaltzea eta elikatzea posible izatea egiten du, emakumeak egindako lanak eta beren bizitza sozialaren influentzia gutxietsi eta berdintasunaren aldaketaren kontrako erresistentzia gogorrak sortzen dira. Horrela, ikuspen androzentrista hezkuntzan, zientzian, ekonomian, osasunean, politikan… eragina izan du, gizonen eta emakumeen protagonismoa maila desberdinetan jarriz, eta erreferentzia sinbolikoak, identitatea eta subjektibitate desberdinak jarriz emakume eta gizonen artean bere genero biologikoa dela eta.

 

Antsietatea:

Antsietatea organismoaren aurrerapen eta nahi gabeko erantzuna da, kanpoko edo barneko estimuluen aurrean izan daitekena, hala nola, pentsamenduak, ideiak, irudiak, eta abar, eta horiek, pertsonak hautematen ditu mehatxa/arriskutsu gisa, sentsazio desatseginaz eta tentsio sintoma somatikoz lagunduta. Hau abisu seinale bat da, berehalako arrisku bat ohartarazten du eta mehatxu baten aurrean pertsonak aurre egiteko urratsak ohartarazten ditu.

Antsietate egokituta edo ez patologikoa sentsazio edo emozio egoera normal bat da, egoera batzuen aurrean eta eguneroko estres egoera desberdinen aurrean izandako erantzun normala sortzen du. Beraz, eskakizun manipulazio normal baterako edo ingurumenaren eskaintzetarako, antsietate-maila jakin bat desiragarria izan daiteke. Bakarrik antsietatearen erantzun normala martxan jartzen duten sistemak desorekatzen direnean edo gizabanakoen eta ingurunearen arteko ahalmen moldatzailea gainditzen den intentsitate maila bat gainditu eta gero, antsietatea patologikoa bihurtzen da, ondoeza esanguratsua eragiten, sintoma fisiko, psikologiko eta jokabidekoak sortzen, gehienetan oso zehaztugabea.

Antsietatea gizarte moderno berri honen gaixotasun bat da, fisiko, mental eta sozial estres faktoreak, gizarte beste testuinguruetan baino handiagoak dira, non bizitza, erritmo ezberdinean igarotzen du. Bizitza eta pertsonen osasuna baldintzatzen duten giza testuinguru zehatzaren faktoreak dira hain zuzen ere, baina, batez ere, neurri handi batean emakumeak izaten gara mota honetako trastornoak daukagunak, indarkeria eta egiturazko diskriminazioa jasaten dugu eta. Txikitatik egiten dugun ikaskuntza kognitibo, emozionala eta soziala, bizitzaren gorabeheren aurrean modu batean edo bestean erantzutea egiten dute, emozionalki egokia bezala ikusten dugun moduan. Baina emakumeen kasuan, ez daukagu antsietatea saihesteko ezinbesteko tresnak behar diren bezala garatuta, adibidez asertibitatea, antsietatea eta estresaren kontrako ezinbesteko babes faktore bezala.

 

Asertibitatea:

Asertibitatea gure eskubideak ezagutzea eta horiek defendatzean datzan harreman ez pertsonalen arteko eredu bat da, besteek errespetatuz; pertsona guztiek oinarrizko eskubideak edo asertibo diren eskubideak izatea dauka oinarrizko premisa bezala. Estrategia eta komunikazio estilo bezala, asertibitatea bi portaera kontrakoen arteko puntu batean kokatzen da: pasibotasuna, beste pertsonak gugandik erabakitzen dute edo gure ideiak alde batera uzten dute; eta bestetik agresibitatea daukagu, objektiboa izaten eta besteen ideiak errespetatu ezin ditugunean agertzen dena.

Asertibitatearen kontzeptua askotan komunikazio portaera bat bezala definitzen da, non pertsona ez du kaltetzen ezta beste pertsonen boluntateari aurkezten da, baizik eta bere usteak adierazten ditu eta bere eskubideak defendatzen ditu. Adierazpen kontzientea, koherentea, zuzena eta orekatua daukan komunikatzeko modu bat da ere bai, bere helburua gure ideiak eta sentimenduak komunikatzea edo gure eskubide legitimoak defendatzea kaltea egin barik izan ohi da, barruko konfiantza- egoera batetik jarduten, antsietatearen emozionaltasun mugaketa tipikoaren ordez, errua edo haserrea. Ezinbestekoa da irizpide propio bat izatea gizartean hobeto komunikatu ahal izateko.

 

Autodefentsa feminista:

Autodefentsa feminista bortizkeria sexista eztabaidatzeko eta aurre egiteko ahalduntze pertsonal eta kolektiboko estrategia feminista da, eta honek emakumeen ikuspuntutik berriz definitzeko. “Ni hemen nago eta egoteko eskubidea dut” esaten duen jarrera da, eraso fisikoaren kontrako erreakzioa (ebazteko errazena), eta, batez ere, emakume bakoitzaren bizitzaren alderdi berezkoenezko jabetze erreakzioa: gorputza eta eskubideak. Autodefentsak genero zaurgarritasun estereotipoekin apurtzen dituzten estrategiak eta baliabideak bilatzen ditu eta autonomiarako eta berezko nahiaren erabilerako eskubideen defentsa bideratzen du . Haren bidez gutako bakoitzak sistemaren ondorio kaltegarriak antzeman ditugu, lehen pertsonan,  diskriminazioari aurre egiten dioten estrategia eraginkorrak planifikatzeko eta lortu ahal izateko, hauek estrategia kolektibotan bihurtzen ditugu eta alor sozial guztietatik ezberdintasunari aurre egiten ditugu. Autodefentsak agentea izatea eta botere sinonimoa den jarrera hartzea ekartzen du.

 

Autoestimua:

Euren ezaugarri pertsonalak balioesten eta estimatzen ditugun modua da. Autoestimua ona duten pertsonak gustura sentitzen dira beraiekin. Honek eraikitzen da bizitzan daukagun zehar esperientzien zehar, pentsamenduen, sentimenduen eta sentsazioen bidez.

Carmen Fernandez “99 Maneras de fortacelece tu autoestima” egilea esaten du: “La autoestima es el amor por sí misma/o. Si el amor es la energía de la vida, amarse a una/o misma/o significa, ni más ni menos, vivirse, estar presente en una/o misma/o con consciencia, con dignidad, con amor. No hay opción alguna a la felicidad si no te amas, si no te respetas, si habitas en ti dividida/o, alienada/o, ninguneada/o por ti misma/o. El concepto que tenemos de nosotras/os mismas/os, de nuestro valor como persona única que somos, de nuestras capacidades y riquezas, es vital para nuestra propia salud y prosperidad, pero también para poder establecer vínculos afectivos sanos y felices con las demás personas.”

 

Autoritate femeninoa:

Feminismotik landutako kontzeptua, beste moduz eraikitako autoritate femenino batez apustu egiten du, autoritate maskulinoarekin konparatuz (autoritate tradizionala) desberdina dena, boterea eta jerarkiak eztabaidatzen eta aurka egiten duena. Hitza “beste autoritatea” artikulatzen eta egituratzen duen tresna da, berriz, truke-irudi bat da (inork ez da autoritatea): autoritatea hitzaren bitartez dabil. Lia Cigarini-ren arabera: “(…) la autoridad femenina no replica a la autoridad tradicional (…), porque la diferencia femenina no se mide con la masculina (…) Nuestra búsqueda de autoridad es un ataque directo al sistema de poder masculino (…) La práctica que crea autoridad simbólica de mujeres debe crear también una realidad social o no existe. (…) Y dar los instrumentos para la crítica del sistema de poder. O no existe“.

 

Auto-zainketa:

Pertsona bakoitzak bere bururako egiten duen edo egin beharko duen jarduera da, honek emakumeoi asko kostatzen zaigu beste pertsona batzuk zaintzeko sozializatuak izan garelako, baina ez gure burua zaintzeko. Auto ardura bizitzaren egoera desberdinetan beharrezkoa da,  eta emakumeak bere bizitza, garapena, segurtasuna, zoriona edo osasuna arriskuan jar dezaketen kanpoko edo barneko faktoreak erregulatzeko zuzentzen dituen ekintzak dira.