Hiztegi feminista

- Letra S -

Sexu abusua:

Bi edo pertsona gehiagoren artean baimenik gabe burutzen den edozein jarduera sexualari esaten zaio. Sexu abusua helduen artean eman daiteke, heldu batek adingabe bati- haurrenganako sexu abusuak-  edo adingabeen artean. Jarduera sexual bezala daukagu: borondatearen kontrako sexu-organoen edozein motatako penetrazioa, edo adingabeen egintza batzuk ulertzeko ezgaitasuna aprobetxatuz. Ere barne hartzen du erasotzailearen sexu organoak ukitzera eratzea edo behartzea; adingabeari eduki sexual desegokia ikustera edo entzutera bultzatzen duen edozein akzioa (heldua biluzik edo beste pertsonekin sexu harremanak mantentzen dituen bitartean ikustea, material pornografikoa ikustea edo eduki sexualeko elkarrizketetan bertaratzea, adibidez).

 

Sexuaren araberako desagregatutako datuak: 

Sexuaren araberako informazio estatistikoa eta datu bilketa eta banakapena, generoaren espezifikazioak kontuan hartuz analisi konparatiboa egitea posiblea egiten duela.

 

Sexu arrazoigatiko jazarpena:

Edozein portaera edo jarrera, pertsonaren sexuaren arabera burututa, bere duintasunari erasotzeko eta apalgarri, iraingarri edo larderiazko ingurunea sortzeko asmoarekin. 

 

Sexu erakarpena:

Erakarpen fisiko-sexuala, pertsona batenganantz  jarrera positiboa edukitzea da, halako pertsona ezaugarri fisiko eta sexual desiragarriak dituelako. Erakarpen honek beste pertsonaren itxura fisikoan oinarritzen da eta sortzen duen gogo sexualean. Desira honek maiteminean zehar ematen da eta baita ere prozesu maitekorreko lehen faseetan (erromantiko ez diren pertsonak edo asexualak direnak izan ezik). Afiliazioaren beharra erlazio interpertsonalak ezartzera eramaten gaituen izan arren, sexu-grina (sexu-harremanak izateko beharreko sortuta) sexu-erakarpenaren agerpena baimentzen duena da. Lehenengoz, bereizkuntza gabeko sexu-bulkadak dira, bikote sexuala bilatzera bultzatzen gaituztenak, geroago, pertsona zehatzengatik sexu erakarpenean bihurtzen dira.

 

Sexu eta ugalketako eskubideak:

Pertsona edo bikote guztien zenbat alaba edo seme-alabak izango dituzten aske eta erantzukizunez erabakitzako eskubidea, noiz jaio behar duten eta haien arteko denborazko tartea, baita informazioa edukitzeko eskubidea eta hura burutzeko baliabideak ere, eta osasun sexualeko eta ugaltzeko materian maila handienera sarbidea izan.

 

Sexu komertzioa:

Komertzio sexuala aktibitate moduan kokatzen duen jarrera, barnean dago “aceptar y tener relaciones o contacto sexual con un cliente a cambio de una remuneración que puede ser financiera o material (comida, ropa, diversión)” (Cavagnoud, 2009: 328). Merkataritza akordio bezala planteatzen da, sexu zerbitzuen bidez edertasuna, gaztetasuna, plazerra eta desioa ordaintzen dira ordainsari ekonomikoaren truke, ondasun monetarioen truke dena negozia daitekeen sistema batean, ordaintzen duenaren integritateari eragiten ez diola eta ez diola gizatasuna kentzen bere gorputzarekin aberasten denari, salerosketa kontratu bateko establezimenduan oinarritzen delako. Fenomeno moduan ikusita,  desberdintasun sexuala, generoa eta sexualitateari dagokionez analisi bat ekartzen ditu, merkataritza sexualak prostituzioa naturalizatzen du sexualitatea eta erotismoa eskaintza-eskariaren bidez balio ekonomikoa lortzen duen ondasun bezala kokatzen duenean. Gainera komertzio sexuala, gehienetan emakumeen eta umeen ustiapen sexual helburuekin ematen dena, giza eskubideak haueten duen arazo soziala da, eta klandestinoa eta bortitza denez ikasteko arazoak ekartzen ditu. 

 

Soldata arraila:

Genero arraila barruan soldata arraila aurki ditzakegu, honek lan bera egiteagatik emakume eta gizonen desberdintasun ekonomikoa izaten da. Orokorrean desberdintasunak kaltegarriak dira emakumeen batez besteko soldatentzat.  Batez besteko orduko soldata edo batez besteko urteko irabazien bitartez kalkula dezakegu. Azken kalkulu honek generoari buruzko oztopo desberdinak faktore eragile bezala gehitu ditzakegu, hauek emakumeen lanbide bereizten dituzte segregazio horizontala, bertikala, lan-eskasia, karrera etenak, etab).