Hiztegi feminista

- Letra H -

Hezkidetza:

Hezkidetza ezaguera feminista hezkuntzari egin duen ekarpena da, genero eraikuntzaren eztabaidatzetik. Mekanismo diskriminatzaileen mailakako desagertze progresiboa planteatzen du helburu bezala, eskolaren egitura formalean eta hezkuntzaren ideologian eta praktikan. Kultura maskulino eta femeninoko alderdi positibo guztiak berreskuratzean datza, haurren giza garapenaren indartzailea izateko eta jarrera erreferente batean bihurtzeko,  identitate pertsonaleko subjektuak bezala hartuz generoko eta estereotipo sexistak alde batera uzten. Sentsu honetan, koedukazioa nesken eta mutilen gaitasunei, konpetentzia pertsonalari, eta botere ariketari ikuspegi berria ematen die. Pertsonaren garapen osoko edukia ikuspuntu jarrerazko, afektibo eta kognitibotik identifikatzea planteatzen du. Eskola mixtoa eskola eskola koedukatibo batean bihurtzea esan nahi du, hau da, pertsonak eta hauen identitatearen garapena erreferentzia bezala duen eskola.

 

Hiritartasuna:

Bada pertsonek sujetu bezala dituzten eskubide eta betebeharrak. Eskubide multzo hori gizartearen garapenarekin aldatzen joan da, batez ere azken hiru mendeetan zehar. Zentzu honetan, Marshall-ek hiru etapa bereizten ditu: XVIII mendeko “hiritartasun zibila”, askatasunarekin eta jabetza-eskubideekin lotuta; XIX mendeko “hiritartasun politikoa”, botorako eskubidearekin eta antolaketa politiko eta sozialerako eskubidearekin lotuta, eta azkenik, mende honetako azken erdiko, “hiritartasun soziala”, heziketa-sistemekin eta Ongizatearen Estatuarekin erlazionatuta.

Perspektiba honetatik, hiritartasunen eztabaida hertsiki lotuta  dago gizonen emakumeen gaineko botere edo nagusitasun harremanak, beraren ariketa ukatuz.

Botoa, jabetza, antolatzeko askatasuna, emakumeek gizonak baino beranduago lortu dituzten eskubideak dira, gaur egun maila beheko hiritartasun batean baztertuak aurkitzen dira:  emakume taldeek pobrezia-poltsa zorrotzenak osatzen dituzte, bortizkeria gradu handiagoa jasaten dute, soldatarik baxuenak jasotzen dituzte eta, azken finean, gizonak baino baliabide gutxiago dituzte.

Marshall-ek esaten duenez gero, gaur egun eskubide osoko hiritarra izatea esan nahi du: “desde el derecho a un mínimo bienestar y seguridad económica hasta el compartir al máximo el patrimonio social y a vivir la vida de acuerdo con los estándares imperantes en la sociedad”.